Itzulpen automatikoa / Machine translation

3.000 euroko eman dizkio Udalak Herri Urratsi, Manex Erdozainzi Etxart Kolegioa laguntzeko

2019/05/13
3.000 euroko eman dizkio Udalak Herri Urratsi,  Manex Erdozainzi Etxart Kolegioa laguntzeko

Azpeitiko Udalak 3.000 euroko laguntza eman dio Seaskari, Herri Urratsen bidez, Ipar Euskal Herriko ikastolen sareak aurtengoan,Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde antolatu du festa. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxenafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak, Seaskaren esanetan. 


Herri Urratsen bertan elkartu ziren atzo Aitor Bereziartua, Josu Labaka eta Ainara Larrañaga udal ordezkariak Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariarekin eta Paxkal Indo Seaskako lehendakariarakin (argazkian), laguntza emateko.