3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat marrazketa saioa izango da Liburutegian
2019/04/22
Datorren asteazkenean, apirilak 24, hiru eta sei urte bitarteko haurrentzako saioa antolatu du Udal Liburutegiak. Hala 17:30etatik aurrera, ohi bezala txikienek beren sorkuntza lanak egiteko aukera izango dute Enparango dorretxean. Aurrez ez da izenik eman behar.
