Itzulpen automatikoa / Machine translation

4.303 botorekin EHBildu izan da zerrendarik botatuena udal hauteskundeetan

2019/05/26
4.303 botorekin EHBildu izan da zerrendarik botatuena udal hauteskundeetan

Botuen ehuneko ehun kontatuta udal hauteskundeez gain, Foru eta Europako hauteskundeetan ere EHBildu izan da alderdirik botatuena. Bigarren indarra EAJ izan da hiru hauteskundeetan. Udal hauteskundeetan parte hartzea %67,44koa izan da. 


Gaur, maiatzak 26, Udan, Foru eta Europako hauteskundeak izan dira, eta hiru hauteskundeetan EH Bildu izan da zerrendarik botatuena; bigarren indarra, berriz, EAJ izan da.

 

Udal hauteskundeak

Udalerako hauteskundeetan, parte hartzea %70,78koa izan da eta EH Bildu izan da lehen indarra 4.303 botorekin. Bigarren indarra EAJ izan da 3.211 botorekin, eta PSE-EE hirugarren izan da 292 botorekin. 

 

Foru hauteskundeak

Foru hauteskundeetan, parte hartzea parte hartzea zertxobait txikiagoa izan da %70,68koa. Lehen indarra EH Bildu izan da 3.850 botorekin, eta bigarren EAJ 3.345 botorekin. Hirugarren indarra PSE-EE izan da 302 botorekin. 

 

Europako hauteskundeak

Europako hauteskundeetan parte hartzea %70,08koa izan da. Lehen indarra EH Bildu-Orain Errepublika izan da 3.732 botorekin eta bigarrena izan da EAJ 3.154 botorekin. Hirugarrena PSOE izan da 342 botorekin.