Itzulpen automatikoa / Machine translation

40 hezurtegi egin dira Urrestillako hilerrian, herritarren eskariari erantzuteko

2020/05/29
40 hezurtegi egin dira Urrestillako hilerrian, herritarren eskariari erantzuteko

Herritarren eskaerei erantzun asmoz, 40 hezurtegia egin ditu Azpeitiko Udalak Urrestillako hilerrian. Hezurtegia hilerriaren sarreran eskubitara egin da, eta ingurua ere egokitu da.

Orain artean ez zegoen hezurtegirik eta gorpuak lurretik ateratzean hezurrak edo errautsak hilerrian bertan gordetzeko eskaerari erantzungo dio azpiegitura berriak. Hezurtegiak 75 urteko kontsesioan emango dira eta 15.000€ko inbertsioa egin du udalak obra horretan.