Machine translation

65 urtetik gorako emakumeentzat doako formazio saioak

2019/04/04
65 urtetik gorako emakumeentzat doako formazio saioak

Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoaren bidez, 65 urtetik gorako emakumeentzat gai desberdinen inguruko doako formazio saioak antolatu ditu maiatzerako. Azken boladan, Emakume Txokora adineko emakumeak  joan ohi dira Yoga egitera. Horrek harremanak sendotzea eta adineko emakume horien behar eta nahiak ezagutzea ekarri du, eta hortik abiatuta antolatu dira  doako saioak. 


Maiatzaren 9, 13 eta 23an izango dira saioak eta egun bakoitzean aditu batekin gai baten inguruan arituko dira. Maiatzaren 9an, 15:00etatik 17:00etara bitartean elikadura kontzienteari buruz arituko dira Miriam Herbonekin. Maiatzaren 13an, Edurne Mendizabalekin sexualitatea izango dute hizketagai, 15:30etatik 17:00etara. Eta, bukatzeko, maiatzaren 23an, emakumeen pentsioei buruz arituko dira Isabel Otxoarekin 17:00etatik 18:30etara. 

Saioak doakoak dira eta saio bakoitzerako aurrez izena Emakume Txokoan eman behar da (dagoeneko eman daiteke).