Itzulpen automatikoa / Machine translation

90 urtekoak omentzeko abagunea

2022/11/14
90 urtekoak omentzeko abagunea

Aurten 90 urte betetzen dituzten azpeitiarrak omentzeko eguna izan zen atzo, azaroak 13, igandea. Guzitra 63 azpeitiarrek betetzen dituzte 90 urte 2022an; horietatik 19 izan ziren atzokoan beren oroigarria jasotzen. Atzokoan bertan izan ez zirenei Baigera Jubilatuen Elkartearen eta Udaletxearen bidez entregatuko zaizkie makila eta diploma. Omenaldiaren ostean, dantzaldia izan zuten atzoko bazkarian izan zirenek.