Machine translation

Abian da anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren lizitazioa

2023/09/29
Abian da anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren lizitazioa

Bi fasetan banatu zuen Azpeitiko udalak anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektua. Lehen faseko obrak 2020an egin ziren, eta bigarreneko lanak lizitatuko ditu orain. Interesa dutenek urriaren 16ra arteko epea izango dute eskaintzak aurkezteko.


1766ko Matxinada kalearen aldeko zatian egingo dira lanak. Alde batetik, zubiaren irisgarritasuna hobetuko da, eta, bestetik, zubi horretatik 1766ko Matxinada kaleko 1. zenbakiaren bukaera arteko zatiaren berrurbanizazioa egingo da.

Gehienez ere 226.994,15 euroko inbertsioa izango du kontratuak, eta lau hilabete baino gutxiago iraungo dute lanek.

Proiektuaren lehen fasean, anbulatorio aldeko zatia berritu zuen udalak. Besteak beste, zubiaren irisgarritasuna oztopatzen zuen malda leundu zuen.

 

 

 ministerio    plan de recuperacion         UE