Abian dira Albergako ur-biltegia zaharberritzeko lanak
2021/06/30
Azpeitiko Udalak Albergako ur biltegia berritzeko lanak abiatu berri ditu. Obra horien bidez, Albergara ura iristea ahalbidetzen duen ur biltegia zaharberrituko da. Biltegia Txaribar kaleko bi zenbakian dago eta obra horien bidez, ur biltegiko estalkia, fatxadako hormak eta Komuntzo ondoko baratzetara joateko eskailerak garbitu, berritu eta konponduko dira.
Lanak Construcciones y rehabilitaciones de Urola SL enpresak egingo ditu eta 28.380,14 €ko aurrekontua izango dute.
Zaharberritze horren bidez, herriko ondare historikoa zaintzeko eta babestearen alde egin nahi da. Izan ere, Alberga, herriko ondore historiko eta turistikoa da, eta lan horien bidez, gaur egun bezala ur depositoa beteta eta egoera onean egotea lortuko da.
San Sebastian parrokia alboko garbitokia 1842. urtean, Jose Jabier Olazabalek, herriko garbitegi publikoa izan zedin eraiki zuen. Orduan ez zen ur hornidurarik eta kalean bizi ziren herritarrek ez zutenez errekarik eskura, garbi-tokia eraiki zen.
Estilo neoklasikoan dago eraikia eta estilo horretan eraikitako garbitoki bakarrenetakoa da.
