Abuztuan, maiztasun handiagoa izango dute Donostiara arteko autobusek
2024/08/02
Astelehenetik ostiralera, zazpi zerbitzu gehiago jarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak norabide bakoitzean, eta gaueko zerbitzu bat izango da egunero. Larunbat eta igandetako zerbitzuak orain arte bezala mantenduko dira. Donostiako Aste Nagusian zerbitzu berezi bat ere izango da.
- Azpeititik Donostiara, astelehenetik ostiralera
- 06:00etatik 22:00etara: orduro (bost minutu lehenago Loiolan)
- Zerbitzu berriak: 09:30, 10:30, 15:30, 17:30, 18:30 eta 19:30 (:25ean Loiolan)
- Donostiatik Azpeitira
- Aurrena: 06:55ean
- 08:05etik 22:05era: orduro
- Zerbitzu berriak: 10:35, 11:35, 16:35, 17:35, 18:35, 19:35 eta 20:35
- Gaueko zerbitzua egunero
- Azpeititik Donostiara: 23:00etan (bost minutu lehenago Loiolan)
- Donostiatik Azpeitira: 23:05ean eta 00:00ean
- Donostiako Aste Nagusian bakarrik:
- Azpeititik Donostiara: 00:00etan (bost minutu lehenago Loiolan)
- Donostiatik Azpeitira: 01:05ean
Gainerako herrietara joan-etorriak egiteko autobus zerbitzuetan ere abuztuko ordutegiekin hasi dira.
Saninazioen eraginez, Tren Museoko eta Julian Elortzako autobus geltokiak saihesbidean egongo dira abuztuaren 4a arte, eta abuztuaren 5ean hasiko dira berriro bi geltoki horietan geratzen.
La Guipuzcoana autobus konpainiaren webgunean kontsulta daitezke ordutegiak.
