Adimen emozionalari buruzko tailerra, Basazabalen
2023/10/31
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programaren barruan, adimen emozionalari buruzko tailer bat antolatu du Azpeitiko Udalak. Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana? galdera izango dute ardatz partaideek. Azaroaren 8an izango da, 17:30etik 20:30era, Basazabalen. 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Ainhoa Urretagoienak gidatuko du.
