Adin guztietara egokitutako kirol eskaintzarako izen ematea irailaren 12an hasiko da
2022/09/07
Ikasturte berriko kirol eskaintza prest da, eta irailaren 12tik aurrera izango da izena emateko aukera. Urtero gisa, adin etabehar ezberdinei erantzuteko eskaintza osatu da 2022/2023 ikasturterako.
Azken urteotan bezala, helburu eta intentsitate desberdinetako ikastaroak antolatu dira:
OLATUEN ARTEAN. Ur ingurunean egiten diren jarduerak
JOLASEAN. Haur eta gazteei bideratutako lehorreko jarduerak
SASOIAN. Aktiba ezazu zure gorputza eta jar zaitez sasoi onean jarduera hauen bitartez
GOGOTSU. Intensitate altuagoko jarduerak egin nahi badituzu, hemen dauzkazu aukerarik oneak
OREKAN. Lor ezazu gorputz orekatu bat posizioaren kontrolaren bitartez
Ikastaro eskaintza

Izen-emate epea
Ur jarduerak: Irailaren 12tik 16ra
Aretoko jarduerak: Irailaren 12tik 19ra.
**Oharra: Eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago dauden ikastaroetan, zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Kanpoan gelditzen direnekin itxaron zerrenda bat sortuko da.
