Machine translation

Adinekoen automia lantzeko Goiz lagun zerbitzua indartuko du 2020an Udalak

2019/11/15
Adinekoen automia lantzeko Goiz lagun zerbitzua indartuko du 2020an Udalak

Apirilean jarri zen hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzenduriko Goiz lagun zerbitzua. "Hasieratik arrakasta handia izan duen zerbitzua izan da, eta Azpeitiko udalak datorren urtean Sanjuandegi auzoan eskaintzeko erabakia hartu du. Menpekotasun egoerak prebenitzeko zerbitzu garrantzitsua dela uste du Udalak, eta horregatik, emaitzak ikusita, hartu du erabaki hori", adierazi du Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. Hasieratik, bidelagun Caixa izan dute, gizarte ekintzara bideratzen dirua jaso du Udalak eta eskerrak eman dizkio Goenagak Azpeitiko Bulegoko zuzendari Maider Elizegiri. 


Adinekoen autonomiari eusten laguntzea, ohiko inguruan mantentzen eta gizarteratzen laguntzea eta etorkizunean izan ditzaketen nahasteak aurrezaindu edo atzeratzea da zerbitzuaren helburua. Horretarako, aditu baten laguntzarekin atentzioa, oroimena, spikomotrizitatea edo autonomia lantzeko ariketak egiten dituzte: "Gero eta urte gehiago bizi gara, eta guretzat garrantzitsua da urte gehiagoz bizitzeaz gain ondo bizitzea, eta bizi-kalitate ona mantentzea. Zerbitzu hau uste dugu horretarako laguntza ona dela", zehaztu du. Elizegik hasieratik zerbitzu "oso ona" iruditu zitzaiela adierazi du: "Hasieratik gul lagundu genezakeen zerbitzu ona zela ikusi genuen, eta laguntzeko prest azaldu ginen. Zein ondo funtzionatzen duen ikusita, berriro ere laguntza emateko prest gara", zehaztu du. 

Saio hauetan parte hartzeak galera kognitiboak atzeratzera edota aurrezaintzera lagundu dezake. Oroimena eta bestelako funtzio kognitiboak lantzen edo estimulatzen ez badira horien galtzea sor daiteke, pertsonen bizi-kalitatean eraginez. Estimulazio kognitiboa, gainera, adinean joan ahala eman daitezken oroimen arazoak aurrezaintzeko baliagarria da.
Esku terapia. Mugimenduaren bitartez, motrizitatea landuko da, egunean zehar ohiz egiten diren ekintzetan hobeto moldatzen laguntzeko eta norbanakoari kontrol sentsazioa eta autoestimua hobetzeko.
Prentsa saioak. Bere inguruan gertatukoaren informazioa jasotzeko aukera eskaintzen dio norbanakoari eta honen inguruan bere epai propioak garatzeko aukera ere.
Aisi jarduerak. Aisi jardueren bitartez norbanakoaren oinarrizko gaitasun batzuk (arreta, kontzentrazioa, kalkulua, oroimen…) garatzea bilatzen da.
Erlaxazioa. Erlaxazio entrenamendua antsietate arazoak, depresio arazoak edo arazo fisikoak sendatu eta hobetzeko baliagarria da. Arazo horiek haserako galera kognitibo baten ondorio izan daitezke eta askotan errendimendu kognitibo hori okertu dezaketen faktore emozionaletan islatzen da.


Aukeratutako jarduerak erabiltzaileen gustu eta motibazioei egokituko dira, proiektuak aurrera egiten duen heinean, erabiltzaileen interes eta eskaerei erantzunez, aldatzeko aukera izango da
Goiz lagun zerbitzuan gehienez 15 pertsonekin osatutako taldeak izaten dira. Martxan jarri eta segituan bete zen, eta gaur egun itxaron zerrenda dago. Gaur gaurkoz 65 urtetik gorako adinekoei zuzendurik dago, baina udalak 65 urtetik berakoen kasu bereziak ere aztertuko ditu hemendik aurrera.
Informazioa gehiagorako Gizarte Zerbitzuetako sailera jo dezakete. Telefonoa 943157192; e-posta: gizarte@azpeitia.eus