Adinekoen autonomia lantzeko Goiz lagun zerbitzu berria jarri du abian Udalak
2019/05/22
Azpeitiko Udalak abian jarri berri du Goiz lagun zerbitzua. Zerbitzu hori hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzendurik dago eta arlo edo eremu desberdinak lantzen dira saioetan adinekoekin.
"Zerbitzuaren helburua da adinekoen autonomiari eusten laguntzea, ohiko inguruan mantentzen eta gizarteratzen laguntzea eta etorkizunean izan ditzaketen nahasteak aurrezaindu edo atzeratzea", adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak.
Hiru arlo edo eremutan egiten da lan erabiltzaileekin:
Eremu kognitiboa:
Gaitasun kognitiboen (atentzioa, oroimena, lengoaia…) galera aurrezaindu edo atzeratu, gaitasun horiek estimulatzera zuzenduriko teknikak erabiliaz.
Eremu psiko-afektiboa:
Antsietate egoerak suposa ditzakeen efektu negatiboak aurrezaindu.
Depresio sintomak aurrezaindu
Komunikazioa eta talde partaidetza sentimendua suspertzea.
Harreman, aisialdi eta kultura eremua:
Gaurkotasunaren informazioa eskaintzea, errealitatea ezagutzera lagunduz.
Aisialdi sortzaile eta emankor baten suspertzea.
Zer lantzen da zehazki erabiltzaileekin?
Saio hauetan parte hartzeak galera kognitiboak atzeratzera edota aurrezaintzera lagundu dezake. Oroimena eta bestelako funtzio kognitiboak lantzen edo estimulatzen ez badira horien galtzea sor daiteke, pertsonen bizi-kalitatean eraginez. Estimulazio kognitiboa, gainera, adinean joan ahala eman daitezken oroimen arazoak aurrezaintzeko baliagarria da.
-Esku terapia. Mugimenduaren bitartez, motrizitatea landuko da, egunean zehar ohiz egiten diren ekintzetan hobeto moldatzen laguntzeko eta norbanakoari kontrol sentsazioa eta autoestimua hobetzeko.
- Prentsa saioak. Bere inguruan gertatukoaren informazioa jasotzeko aukera eskaintzen dio norbanakoari eta honen inguruan bere epai propioak garatzeko aukera ere.
-Aisi jarduerak. Aisi jardueren bitartez norbanakoaren oinarrizko gaitasun batzuk (arreta, kontzentrazioa, kalkulua, oroimen…) garatzea bilatzen da.
-Erlaxazioa. Erlaxazio entrenamendua antsietate arazoak, depresio arazoak edo arazo fisikoak sendatu eta hobetzeko baliagarria da. Arazo horiek haserako galera kognitibo baten ondorio izan daitezke eta askotan errendimendu kognitibo hori okertu dezaketen faktore emozionaletan islatzen da.
Lan metodologia:
Aukeratutako jarduerak erabiltzaileen gustu eta motibazioei egokituko dira, proiektuak aurrera egiten duen heinean, erabiltzaileen interes eta eskaerei erantzunez, aldatzeko aukera izango da
Goiz lagun zerbitzuan gehienez 15 pertsonekin osatutako taldea izango da, eta saioak goizez izango dira.
Informazioa gehiagorako
Gizarte Zerbitzuetako sailean; Telefonoa 943157192; e-posta: gizarte@azpeitia.eus
