Itzulpen automatikoa / Machine translation

Agintaldi berriko lehen plenoa egingo du udalbatzak astelehenean

2023/06/23
Agintaldi berriko lehen plenoa egingo du udalbatzak astelehenean

Datorren astelehenean, ekainak 26, udabalbatza berriak lehen plenoa egingo du, 19:00etan hasita udaletxeko pleno aretoan. Hizpide izango dituzte, besteak beste, batzorde osaketak. 


Gai zerrenda

1.- Udalbatzak 2023ko ekainaren 17an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Udalbatza Osoaren ohiko saioen aldizkakotasuna.

3.- Udal talde politikoen osaketaren, bere kideen eta bozeramaileen berri ematea.

4.- Bozeramaileen Batzordea eratzea.

5.- Gobernu Batzarraren eraketaren, osaketaren eta Alkateordeen izendapenen berri ematea.

6.- Informazio batzorde iraunkorrak.

7.- Erakundeetan ordezkariak izendatzea.

8.- Hautetsien arduraldi erabateko nahiz partzialaren eta hauen ordainsarien araubidea.

9.- Udalean duten karguan aritzeagatik, udalbatzaren kideei eta udaleko talde politikoei ordainsari eta kalteordainak.

10.- Alkatetzak emandako delegazio ebazpenak: 2023ko ekainaren 17ko ordezkaritza berezia, Kirol Patronatuaren lehendakaritzaren ordezkapena, eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren Lehendakaritzaren ordezkapena, herriko auzoetako ordezkapena, organoetan ordezkapenak.

11.- Udalbatzak Tokiko Gobernu Batzarrari bere eskumenak eskuordetzea.