Itzulpen automatikoa / Machine translation

Agintaldi berriko udal antolaketa zehaztu zuten atzoko ohiko plenoan

2019/07/03
Agintaldi berriko udal antolaketa zehaztu zuten atzoko ohiko plenoan

Atzo egin zen agintaldi berriko lehen ohiko plenoa, uztailekoa. Lehen pleno horretan udalaren antolaketaren eta udal arduren banaketaren inguruko erabakiak hartu ziren. Agintaldi berriaren antolaketa aurrekoaren berdina izango da eta funtzionamenduari ere jarraipena emango zaio. Berrikuntza nagusia izango da oposizioko kide bat lanaldi osoan liberatuta izango dela. 


Atzo, astelehena, egin zuten maiatzaren 26ko udal hauteskundeen osteko aurreneko ohiko osoko bilkura udaletxean. Besteak beste, osoko bilkuren maiztasuna, batzorde informatiboen eraketa, bozeramaileak, udal erakundeen ordezkaritzak, liberatuak eta soldatak zein diru-sariak izan zituzten hizpide. Erabaki guztiak aho batez onartu zituzten EH Bilduk eta EAJk. Plenoa hasteko, Nagore Alkorta alkateak hartu zuen hitza, eta udal antolaketari jarraipena ematea erabaki zutela zehaztu zuen: "Azken agintaldian bezala zortzi batzorde izango dira, eta batzorde bakoitzean EH Bilduko hiru kide eta EAJko bi egongo dira. Uste dugu antolaketa hori dela udaletxeko egunerokoaren isla, eta zinegotziei informatuta egoteko aukera ematen diena, eta berdin jarraitzea proposatzen dutu". Aurreko legealdiko gisan, hileko lehen asteartetan egingo dituzte ohiko udalbatzarrak,19:00etan. Astearte hori jaieguna izanez gero, kasu bakoitzean erabakiko dute aurreko plenoan. Eta pleno eta batzordeetara joateagatik zinegotziek jaso ohi duten zenbatekoa ere bere horretan mantentzea erabaki zuten. 

EH Bilduk eta EAJk zehaztu dituzte bozeramaileak ere. Koalizioaren bozeramailea Josu Labaka izango da eta Amaia Etxeberria, berriz, jeltzaleena. Gobernu Batzordea ere osatu zuten atzoko bilkuran, eta sei kidek osatuko dute (4 kide EH Bildukoak izango dira eta 2 EAJkoak). Horrenbestez, Nagore Alkorta alkateak (EH Bildu), Josu Labakak (EH Bildu), Aitor Bereziartuak (EH Bildu), Leire Goenagak (EH Bildu), Amaia Etxeberriak (EAJ) eta Rebeka Larrañagak (EAJ) osatuko dute batzordea.

Zortzi batzorde

  • Estrategia eta hirigintza:Josu Labaka Zuriarrain (EH BILDU, Batzordeburua), Nagore Alkorta Elorza (EH BILDU), Aitor Bereziartua Larrañaga (EH BILDU), Rebeka Larrañaga Udabe (EAJ-PNV) eta Amaia Etxeberria Bereziartua (EAJ-PNV).
  • Ogasuna eta langileria: Leire Goenaga Uzkudun (EH BILDU, Batzordeburua), Josu Labaka Zuriarrain (EH BILDU), Nagore Alkorta Elorza (EH BILDU), Izaskun Abaunz Garate (EAJ-PNV) eta Amaia Etxeberria Bereziartua (EAJ-PNV).
  • Ekonomia: Nagore Alkorta Elorza (EH BILDU, Batzordeburua), Leire Goenaga Uzkudun (EH BILDU), Agustin Lizarralde Odriozola (EH BILDU), Ander Ugarte Preciado (EAJ-PNV), Izaskun Abaunz Garate (EAJ-PNV).
  • Kultura, euskara eta parte-hartzea: Eneritz Albizu Lizaso (EH BILDU, Batzordeburua), Ainara Larrañaga Irulegi (EH BILDU), Egoitz Arruti Uria (EH BILDU), Ander Ugarte Preciado (EAJ-PNV) eta Rebeka Larrañaga Udabe (EAJ-PNV).
  • Festak, gazteria eta hezkuntza: Mikel Odriozola Arakistain (EH BILDU Batzordeburua), Ainara Larrañaga Irulegi (EH BILDU), Leire Goenaga Uzkudun (EH BILDU), Alberto Frantsezena Orbegozo (EAJ-PNV) eta Jon Beristain Mendo (EAJ-PNV).
  • Gizarte beharrak eta parekidetasuna: Leire Goenaga Uzkudun (EH BILDU, Batzordeburua), Idoia Arrizabalaga Aldalur (EH BILDU), Eneritz Albizu Lizaso (EH BILDU), Izaskun Abaunz Garate (EAJ-PNV) eta Rebeka Larrañaga Udabe (EAJ-PNV).
  • Kirolak: Egoitz Arruti Uria (EH BILDU, Batzordeburua), Josu Labaka Zuriarrain (EH BILDU), Agustin Lizarralde Odriozola (EH BILDU), Jon Beristain Mendo (EAJ-PNV) eta Aritz Azpiazu Mateos (EAJ-PNV).
  • Barne antolaketa, ingurugiroa eta auzoak: Aitor Bereziartua Larrañaga (EH BilLDU batzordeburua), Josu Labaka Zuriarrain (EH BILDU), Mikel Odriozola Arakistain (EH BILDU), Alberto Frantsezena Orbegozo (EAJ-PNV) eta Aritz Azpiazu Mateos (EAJ-PNV).

Arduradun politikoen liberazioak

Liberazioei dagokionean, berrikuntza bat izango da agintaldi honetan. 2/2016 legeak zehaztua du 12.000 biztanletik gorako herrietan oposizioak aukera duela liberatu bat izateko, eta Azpeitian oposizioak eskubide hori baliatzea erabakita, Amaia Etxeberria liberatuko da, eta EUDEL-ek zehaztutako soldata izango du, 30.000€.

Gainontzeko liberazioei dagokionez, Alkortak Azpeitiari EUDEL-en arabera 5 liberatu dagozkiola azpimarratu zuen: "Gure tamainako herri bateko Gobernuari bost liberazio oso dagozkio, baina guk lau liberazio izango ditugu. EUDEL-ek zehaztutakoa baino bat gutxiago". Hala, Nagore Alkorta bera, alkateak %100 eko liberazioa izango du eta 48.900€ko urteko soldata gordina izango du, Josu Labaka eta Leire Goenaga ere %100 liberatuko dira eta bakoitzak 37.800 euro jasko ditu urtean, Aitor Bereziartuak %50eko liberazioa izango du eta 31.350 euro jasoko ditu ordainetan, Mikel Odriozolak %30eko liberazioa izango du eta 10.600 € jasoko ditu urtean eta ENeritz Albizuk 7.050 euro jasoko ditu %20ko liberazioagatik.