Itzulpen automatikoa / Machine translation

Aisialdiko programan ikastaroak eskaintzeko proposamenak jasotzeko epea zabalik da irailaren 15era arte

2023/08/30
Aisialdiko programan ikastaroak eskaintzeko proposamenak jasotzeko epea zabalik da irailaren 15era arte

2023-2024 ikasturtean ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea ireki du udalak.  Urtero bezala, datorren ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenek, proiektua aurkezteko epea zabalik dute irailaren 15era arte.  Aisialdi programaren helburua da gaur egunean herritarren beharrak asetzeko ikastaroak emateko aukerak sustatzea.


Ikastaroek interes publiko edo soziala izan behar dute:


• Aisialdi eta denbora libreko aukerak bultzatzea.
• Eskulanak bultzatzea bizitzan jarduteko jarrera positiboak eskuratzeko
• Gizarte-harremanak erraztea talde batean txertatzearen bidetik
• Orain arteko arrakasta ikusirik, adin eta generoa integratzen dituen ikastaroak.

Aukeratutako proiektuei honakoa eskainiko die Udalak: ikastaroen propaganda egiteaz arduratuko da eta ikastaroa eskaini ahal izateko lokala utziko du. Udalaren eta ikastaroa emango duenaren artean hitzarmen bat sinatuko da, bertan jasoz bi aldeen eskubide eta betebeharrak.


Interesatuek eskaera orria beteta eta egitasmoa aurkeztu beharko dute, ikastaroaren nondik norakoak azalduz. Honako atal hauek agertu behar dira gutxienez txostenean: ikastaroaren helburua, edukiak, metodologia, iraupena, prezioa eta nori zuzendua dagoen.


Informazio gehiago nahi dutenek udaletxeko HAZ-en eta Hezkuntza Zerbitzuan jaso dezakete.

Irailaren 15erako aurkeztu behar dira eskaerak, udaletxeko HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzuan).

Ikastaroak eskaini ahal izateko irizpideak.