Itzulpen automatikoa / Machine translation

Aitatasunaren inguruko tailerra egingo da otsailan eta martxoan

2023/01/12
Aitatasunaren inguruko tailerra egingo da otsailan eta martxoan

Azpeitiko Udalak aitatasunaren inguruan hausnartzeko helburuz, lau saioko ikastaroa antolatu du otsail eta martxorako. Hiru begirada landuko dira saioetan: prozesu pertsonala aitatasun eta maskulinitatean; Taldekideen artean gertuko eta konfiantzazko harremanak eratzea eta familia eta gizartearekiko duten erantzukizun eta aukeren jabe izatea. Otsailaren 1ean eta 15ean eta martxoaren 1ean eta 15ean izango dira saioak 18:00etatik 20:00etara, Basazabal Formazio zentroan eta aitei zuzenduta dago; batez ere 0-6 urte bitarteko haurrak dituztenei. Mikel Arakis (On:Giz/ Ez:berdin elkarteko kidea) izango da dinamizatzailea. 


Izena eman daiteke Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuan, 943 255006 telefonora deituaz edo hezkuntza@azpeitia.eus helbidean, urtarrilaren 29a baino lehen. Kopuru mugatua denez, taldearen osaketa izen ematearen hurrenkeran egingo da.


Edukiak

1- Aitatasuna


Onurak eta erantzunkizunak.
Jasotako ondarea eta izan ditugun ereduak.
Umeenganako erreferentzia eta aitaren protagonismoa.
Maskulinitatea eta aitatasuna.

2- Zaintza


Zaintzaren ikuspegi zabala eta alderdi anitzak.
Umeen beharrak eta aiten papera.
Zama mentala, zeregin ikustezinak.
Egotearen garrantzia.
Erantzunkidetasuna.

3- Kudeaketa emozionala


Emozioen munduan murgiltzen.
Sentimenduak antzematen gai izan eta adierazteko aukerak bilatu.
Ume, bikote eta beste pertsonen sentimenduekiko bideak zabaldu.

4- Harremanak


Nolakoak diren, nolakoak izan nahi ditugun.
Umeekin.
Bikotearekin
Beste aita eta amekin, beste gizon eta emakumeekin.
Lotura eta haren lanketa.
Behar pertsonalak eta besteen beharren arteko oreka.