Aitor Exposito azpeitiarrak egingo du San Sebastian Eguneko karroza
2022/12/15
Azpeitiko Udal Festa Batzordeak erabaki du 2023ko sansebastianetako karroza nork egingo duen. Aitor Exposito Ibarmia azpeitiarra izango da haurren danborradako karrozaren egilea. Exposito berak irabazi zuen 2019an ere karroza lehiaketa.
San Sebastian Egunean Azpeitiko kaleak igaroko dituen karrozaren gaia 'Azpeitian, 40. Euskal Antzerki Topaketak' izango da. Aurtengo lehiaketara bi porposamen aurkeztu dira eta epaimahaiak Expositoren proiektuaren alde egin du. Modu honetan, irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du.
Bukatzeko, Udalak proiektua aurkeztu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie, egindako ahaleginagatik eta lehiaketan parte hartzeagatik.
