Itzulpen automatikoa / Machine translation

Aldagelak berrrituta eta igogailua martxan dira kiroldegian

2023/01/27
Aldagelak berrrituta eta igogailua martxan dira kiroldegian

Azken hilabeteak obra eta aldaketa garaiak izan dira kiroldegian. Bi obra nagusi egin dira eta dagoeneko martxan dira biak. Alde batetik, eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko igogailua jarri da; eta, bestetik, 4 aldagela berritu dira guztiz. Orotara, 383.318€ko inbertsioa egin da kiroldegiko azpiegiturak hobetzeko. 


 Obrak amaituta, kiroldegiko aldagela berriak eta eraikinaren irisgarritasuna hobetzen duen igogailua martxan dira. Igogailua eskailerak dauden eremuaren ondoan egin da; lekua ahalik eta ondoen aprobetxatuz gunea. Harmailetako solairuan metalezko pasarela bat ere egin da pasoa bermatzeko. Obra egiteko Azpeitiko Udalka 153.814,52€-ko inbertsioa egin du.

Aldagelei dagokionez, kiroldegiko lau aldagela eraberrituko ditu gaurtik hasita. Obren jarduketa-eremuak barne hartzen ditu aldagelak eta Squash-pistetara sarbidea ere. Guztira, 200 metro koadro inguruko espazioa eraberritu da. Obra horien bidez, aldageletako espazioa optimizatu da; aldagelen zoladura, akaberak eta iragazgaizteak hobetu dira eta instalazioak egokitu dira. Aldagelak simetrikoki banatu dira eta zuzeneko ikusmena saihestuko da pasilotik aldagelen barrualdera. Armairu edo takilak ere aldagela bakoitzean jarri dira erabiltzaileen erosotasuna ahalbidetzeko. Aldageletan dutxak (esparru bakarrean), konketak eta komunaren moduluak (komuna) ere ezarri dira.

Egoitz Arruti Kirol batzordeburuak egindako obren nonrik norakoa zehaztu du:“Eraikin zaharra da kiroldegikoa, eta pixkanaka hobekuntzak egiten ari gara. Hala, guretzat lehentasunezkoa izan da azpiegituraren irisgarritasuna hobetzea, azpeitiar guztientzako errazagoa izateko eraikinean ibiltzea”.

20230126 184932 1

20230126 184836

20230126 184420

20230126 184332