Itzulpen automatikoa / Machine translation

Aldaketak autobus zerbitzuan

2024/12/26
Aldaketak autobus zerbitzuan

Abenduaren 31an, asteartea, San Silbestre lasterketa egingo dute Azpeitian. Ondorioz, autobuseko geltokiek aldaketak izango dituzte: 11:15etik 13:00etara bitartean, bertan behera geratuko dira anbulatorioko, tren geltokiko eta Ibaiondo kaleko geltokiak. Autobusak ez dira herri erdigunera sartuko, eta Sanjuandegin eta Juan XXIII auzoan (Gau Argi aurrean) izango dituzte geltokiak.


Urtarrilaren 5ean, berriz, erregeen kabalkada izango da, eta Sanjuandegiko geltokia bertan behera geldituko da 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Aldaketen berri emateko, oharrak jarriko dira geltokietan.