Itzulpen automatikoa / Machine translation

Alde Zaharra itxita egongo da bihar ibilgailuentzat

2025/05/09
Alde Zaharra itxita egongo da bihar ibilgailuentzat

Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK mendi lasterketak jokatuko dira bihar Azpeitian, eta Alde Zaharra itxita egongo da ibilgailuentzat, goizetik iluntzera arte.


Beharrezkoa izanez gero, Done Jakue kalera sartzeko aukera egongo da, baina parrokia atzetik. Julian Elortza etorbidetik Perez Arregi plazara arteko zubia ere itxita egongo da. Ondorioz, Soreasuko parkinera joan nahi duten ibilgailuek Damaso pareko zubitik sartu beharko dute. Foru Pasealekuko zubitik Enparan kaleko garajeetara joateko, berriz, ez da arazorik egongo.

Loiolako santutegi aurreko bidea ere itxita egongo da; beraz, bertako bizilagunak Kabiederretik sartu beharko dute. Santutegiko aparkalekuetara sartzeko arazorik ez da egongo.

Autobus geltokiek ohiko funtzionamendua izango dute.