Alde Zaharreko plan bereziari buruzko bilera irekia izango da asteartean
2024/06/21
Tokiko Gabernu Batzarrak Azpeitiko HAPOko Alde Zaharra 1. hirigintza eremuaren (HE) hiri antolamendurako plan bereziari hasiera ematea erabaki zuen 2024ko maiatzaren 13an. Plan horren berri emateko, bilera deitu du udalaka astearterako (ekainak 25). 19:00etan izango da, udaletxean.
Plan bereziak Alde Zaharra 1 hirigintza eremuko bizitegi eraikinak ditu ardatz. Helburua da plan orokorra garatzea, eta honako gai hauek biltzen ditu:
- Eraikinen teilatupeko solairuan etxebizitza independenteak baimentzea.
- EAEko etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien gutxieneko bizigarritasun baldintzak eta diseinu arauak arautzen dituen ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuaren bizigarritasun baldintzen aplikazio orokorra.
- Fatxadetan hegaldiak prestatu eta ezartzea.
- Estalkian terrazak egokitzea.
- Lurzati jakin batzuen hirigintza erregimena doitzea edo puntualki argitzea (Goiko kalea 2, 4, 6 eta 8).
- Goiko kaleko 2 zenbakian dagoen ordubea ekipamendu komunitario gisa sartzea, udaletxeari atxikita.
- Eremuko arau partikularrak erregularizatzea, estalkipekotzat hartuz zuzenean estalkiaren forjatuaren edo taularen azpian dagoen solairua, fatxadaren azaleraren ondoriozko altuera edozein dela ere.
- Gainera, proposamenak berariaz erantzuten dio ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuan ezarritako etxebizitzen bizigarritasun baldintzen aplikazioari.
Planaren dokumentu osoa, ingurumen dokumentu estrategikoa, partaidetza programa eta hasierako onarpeneko akordioa Azpeitiko Udalaren iragarki taulan daude ikusgai. Era berean, alegazioak egiteko epea ere zabalik dago.
