Amaitzear daude Etxe-Alai auzoa eraberritzeko lehen faseko lanak
2025/02/17
Hiru fasetan dago banatuta Etxe-Alai auzoa berrurbanizatzeko proiektua, eta amaitzear daude lehen faseko lanak, eskudel bat jartzea bakarrik falta baita. Bigarren fasea lizitazioan dago, eta enpresek martxoaren 5era arteko epea dute eskaintzak aurkezteko.
Abenduan hasi zituzten Etxe-Alai auzoko lanak. Lehen fasean, parke aldeko zatian aritu dira lanean. Besteak beste, espaloia zabaldu dute, eta azpiegiturak hobetu (ur-sarea, saneamendua, euri-urak, argiteria…).
Bigarren fasearen lizitazioa, martxan
Behin lehen fasea amaitzear egonda, bigarren faseko lanen lizitazioa ere martxan dago. Enpresek martxoaren 5era arteko epea izango dute eskaintzak aurkezteko. Gehienez, 367.000 euroko aurrekontua izango dute lanek. Zati bat Ura agentziak finantzatuko du.

1.455 metro karratuko eremuan esku hartuko da bigarren fasean (4 eta 9 zenbakian artean). Irisgarritasuna hobetuko da obren bidez, auzotarren bizi kalitatea ere hobetzeko. Besteak beste, eskailerak aldatu, baranda berriak jarri, espaloiak berritu, azpiegiturak hobetu eta abar egingo dira fase horretan.
