Itzulpen automatikoa / Machine translation

Amillubi proiektua garatu ahal izateko, hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Biolurrek

2024/11/04
Amillubi proiektua garatu ahal izateko, hitzarmena sinatu dute  Azpeitiko Udalak eta Biolurrek

Azpeitiko Udalak 21.000 euroko dirulaguntza emango dio Biolur elkarteari, Amillubi proiektua garatu ahal izateko. Nagore Alkorta alkateak eta Mirian Arrizabalaga Biolur Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkarteko lehendakariak sinatu dute hitzarmena.


Azpeitiko Udalaren konpromisoetako bat da herriko nekazaritza iraunkorra sustatzea, eta, azken urteotan, hainbat ekintza bideratu ditu lehen sektorea bultzatzera. Amillubi proiektua bat dator udalaren helburuekin, herriko nekazarien lanari balioa emango diolako eta aurrerapauso bat izango delako sektorea jasangarritasunaren printzipioen baitan indartzeko.

Hain zuzen, elikagaien ekoizpen eta kontsumo jasangarria bermatzea eta hori gauzatzeko lan baldintza duinak eskaintzen dituzten proiektu ekonomiko errealak sortzea dira Amillubiren helburu guztia.