Amustei taldearen kontzertua izango da larunbatean
2025/06/12
Larunbat iluntzea musika doinuek alaituko dute aste honetan; izan ere, 19:00etatik aurrera, Bergarako Amustei taldearen kontzertua izango da plazan, doan.
Mikel Garate, Kepa Leturia, Iñigo Irizar, Joseba Aldanondo eta Iñigo Ibarzabal dira Amustei taldeko kideak. Nahiz eta musika munduan eskarmentu handia izan gehienek, talde berria da Amustei. 2023an grabatu zuen bere lehen diskoa.
