Anbulatorio ondoko zubiko lehen faseko obrak bukatu ditu Udalak
2020/10/29
Anbulatorio ondotik Matxinada kalerako zubia irisgarriago egiteko lehen faseko obrak bukatu ditu Azpeitiko udalak. Urteetako herritarren hainbat eskariri erantzunez irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia bi fasetan egokitzeko prozesua abiatu zuen udalak iraialren hasieran. Lehen faseko obrak bukatu dira dagoeneko.
Azpeitiko Udalak anbulatorio atzeko zubiaren eta inguruaren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko obren lehen fasea amaitu du. Anbulategi ondoan eta autobus geltoki eta hainbat ikastetxetatik gertu dago zubia eta herritar askorentzat ohiko pasabidea da. Hala ere, bertatik pasatzea ez da guztientzako erraza, malda handia duelako. Irisgarritasun arazoari aurre egiteko bi fasetako obra egingo du Udalak; lehen fasea bukatu berri da.
Inguruaren uholde arriskua dela eta, Urakek ez du zubian aldaketak egiteko baimentik ematen; beraz, oinarria aldatu gabe, inguruaren urbanizazioa moldatuz, malda leundu da. Lehen fasean, anbulatorio aldeko zatiko obra Art eraikuntza enpresak egin du eta 97.596€ko aurrekontua izan du. Bigarren faseko obrak egiteko proietua egiten ari da Udala.
Bukaut berri diren obra lan horientzako Eusko Jaurlaritzak 2020ko uztailaren 27ko Ingurumen, lurralde plangintza eta etxebizitzako sailburuaren Aginduaren baitan 11.918,26€ko diru laguntza onartua du.







