Itzulpen automatikoa / Machine translation

Angeluko hilketa matxistak salatu du Udalak

2020/05/08
Angeluko hilketa matxistak salatu du Udalak

Herenegun Angelun Lapurdi) gizon batek bere bikotea hil izana gogor salatu nahi du Udalak.  Eta hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazi nahi die.
Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo benetan larria da gizartean. Udalak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du; ez Azpeitian eta ez beste inon ere; eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.


Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edo larrialdi zerbitzuetara dei dezakete herritarrek.

Horretaz gain, egunerokoan ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.

Erasoren baten aurrean, honako telefonoetara dei dezakezu:

Udaltzaingoa: 943 15 13 13
Ertzaintza: 943 08 37 80
Larrialdi Zerbitzuak: 112