Antzerki Topaketetan beren obra taularatu nahi duten taldeek proposamenak aurkezteko epea zabalik da
2019/03/20
Urtero gisa, Azpeitiko Udala udazkenean egingo den Euskal Antzerki Topaketen antolaketa lanetan hasi da. Udazkeneko topaketetan parte hartuko duten lanen aukeraketa egiteko, proiektuak aurkezteko epealdia ireki berri du. Apirilaren 15era arte aurkez daitezke proposamenak, Udalean.
Ezinbestean, bi betebehar izan behar dituzte obrek; Euskal Herriko talde batek taularatzea eta euskarazko obra izatea.
Eskaerakin batera, obraren aurkezpena, sinopsia edo laburpena, fitxa tekniko eta artistikoa eta material grafikoak aurkeztu beharko dira. Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbiztuan edo kultura@azpeitia.eus helbidean aurkez daitezke. Edozein argibideratako 943 15 70 68 telefonora deitu edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi daiteke.
