Antzerki Topaketetan parte hartu duten antzerkizaleak eskertzeko Topa ekitaldia egingo da larunbatean, 12:00etan
2022/11/09
Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 40. edizioa abagune egokia da orain arte urratutako bideari begiratu eta egindako lana balioan jartzeko. Antzerkizaleak elkar topatzeko, eskertzeko eta aurrera begirako indarrak biltzeko hitzordua ere jarri da horretarako. Azaroaren 12an, 12:00etan Soreasun elkartuko dira.
Antzerkizaleak elkartzea eta elkarrekin topa egitea izango da helburua. Horretarako, Udala zein Kulturaz kooperatiba 40 edizioetan parte hartu duten antzerkizale, aktore, zuzendari edo bestelakoak gonbidatzen ari da banan bana. Ez da erraza lan hori, ordea. Izan ere ehundaka izan dira oholtzaren bueltan bere hondar aletxoa jarri duten azpeitiarrak, eta ez da erraza denen arrastoa ateratzea. Horregatik, publikoki ere gonbidatu nahi ditugu Azpeitiko antzerkizale, antzezle eta bestelako guztiak gonbidatu nahi dituzte hitzordura.
Gainera, hitzorduaren bueltan, edizio honetarako sortutako bi horma-irudi eta topaketen Wikipediako ataria aurkeztuko dira, besteak beste.
