Apirilaren 19rako aurkeztu behar dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak
2024/03/08
Azpeitiko Udalak martxan du 42. Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko deialdia. Bi baldintza bete behar dira aurkeztu ahal izateko: Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz egotea.
Aurkeztu behar den materiala:
- Obraren aurkezpena.
- Sinopsia, laburpena.
- Fitxa tekniko eta artistikoa.
- Material grafikoa.
Proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira esteka honen bidez: https://labur.eus/C9d9o Zalantzak argitzeko 943 157 068 telefono deitu edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da.
Azaroan izango dira Euskal Antzerki Topaketak, eta aukeratuek orduan izango dute beren lana taularatzeko aukera.
