Itzulpen automatikoa / Machine translation

Arana 17-19 etxe-atarien inguruko irisgarritasuna hobetzeko obrak hasi ditu udalak

2022/10/18
Arana 17-19 etxe-atarien inguruko irisgarritasuna hobetzeko obrak hasi ditu udalak

 

Auzo eta kaleetako irisgarritasuna hobetzeko obren baitan, Azpeitiko Udalak Arana kaleko 17 eta 19 etxe-atarien ingurua hobetzeko obrak hasi zituen atzo.

Proiektua auzotarrekin adostu eta esleitu ostean hasi ditu obrak udalak. Obra horien helburu nagusia Arana kaleko 17. eta 19. zenbakien artean dagoen plazatxoaren irisgarritasuna hobetzea izango da. Art eraikuntza enpresak egingo ditu lanak eta, dena ondo bidean, bi hilabeko epean bukatuta izatea aurreikusten da.