Arana eta Aranagoikoa arteko errepidean egin beharreko obrak direla eta aldaketak izango dira trafikoan astelehenetik aurrera
2023/05/12
Arana eta Aranagoikoa arteko bidean trafikoarentzat aldaketak izango dira astelehenetik aurrera. Ur hornidura eta saneamendu azpiegituretan egin beharreko berritze lanak direla eta, Arana kaletik Aranagoikoa 3 arteko errepidean errail bat itxita izango da. Lan horiek direla eta, beraz, errepide zati horretan norazko bakarra izango da erabilgarri eta Aranagoikoa, Santutxo eta Etxe-alaira karakoletik igo beharko da. Lanak 3 aste irautea aurreikusten da. Azpeitiko Udalak sor daitezkeen endredoak direla eta, aurrez barkamena eskatu nahi die auzo horietako bizilagunei.
