Itzulpen automatikoa / Machine translation

Arana Goikoako espaloiak eta azpiegiturak hobetzeko obrak hasi dira

2023/02/08
Arana Goikoako espaloiak eta azpiegiturak hobetzeko obrak hasi dira

Gipuzkoako Urak eta Udalak herriko ur-hornidura sarea hobetzeko duten hitzarmenaren baitan, Arana Goikoako ur-hoditeria azpiegiturak eta espaloiak berritzeko obrak hasi dituzte aste honetan bertan. Lanek 18 aste iraungo dute eta guztira 445.744,76€ko inbertsioa egingo dute bi erakundeen artean. Udalak, sor daitezkeen arazoen aurrean, barkamena eskatu nahi die auzokideei. 


Aste honetan hasi berri dira Aranagoikoako ur-hornidura sarea eta urbanizazioa hobetzeko obrak. Gipuzkoako Urak eta udalak sarea hobetzeko urtero adosten dituzten hobekuntzen baitan egingo dira obrak eta ur-hornidura sarea aldatuko da: fibrozementozko hodiak eta galbanizatuak kendu eta fundiziozkoak jarriko dira. Hala, ur kantitatea eta presioa hobetuko dira auzotarrentzat, Saneamenduko sareari dagokionez, saneamendu ur fekalak eta euri urak banatuko dira. Eta, berrikuntza horiek egiteko obra aprobetxatuz, inguruko espaoiak berrituko dira eta irisgarritasun araudira egokitu. 

Lanek 18 aste iraungo dute eta guztira 445.744,76€ko inbertsioa egingo dute bi erakundeen artean.