Itzulpen automatikoa / Machine translation

Argitaratu dituzte kiroldegiko ikastaroetan onartutakoen zerrendak

2024/09/19
Argitaratu dituzte kiroldegiko ikastaroetan onartutakoen zerrendak

Joan den ostiralean amaitu zen kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea, eta gaur atera dira onartuen zerrendak. Araudian aurrez iragarri bezala, zozketa egin da eskainitako plazak baino izen-emate handiagoa izan duten ikastaroetan. Hain zuzen, dezente ikastarotan gertatu da hori, ordutegi eta ikastaro batzuetan bereziki. Hala ere, beste batzuetan tokia dago oraindik, eta zozketetan zortea izan ez dutenek beste talde batzuetan sartzeko lehentasuna izango dute.


Zerrendetan bazkide zenbakia erabili da identifikazio gisa, eta bazkide ez direnak nortasun agiriaren zenbakiarekin identifikatu dira. Libre agertzen diren zenbakiak ikastaro horretan libre gelditu diren plazak dira; beraz, horietan izena emateko aukera badago oraindik.

Zerrendetan, momentuz aterako diren ikastaroak bakarrik agertzen dira, baina izen-emate gehiago egonez gero, posible da beste ikastaro batzuek ere aurrera egitea. Horien berri eduki nahi izanez gero, igerilekuko harrerara joan behar da. Izen-ematea errazteko, bazkide zenbakia ematea komeni da. Hala, harreran zuzenean betetzen da dokumentua, eta sinatu bakarrik egin behar du izena eman nahi duenak.

Zerrendekin batera, ikastaroen araudia publikatu da. Hala ere, edozein duda izanez gero, igerilekuko harreran galde daiteke.

ONARTUEN ZERRENDA

ARAUDIA

Haurren igeriketa ikastaroetan onartutakoen zerrendak astelehenean aterako dira.