Itzulpen automatikoa / Machine translation

Arreta soziosanitario formazioaren zati teorikoa amaitu dute 15 lagunek

2022/10/31
Arreta soziosanitario formazioaren zati teorikoa amaitu dute 15 lagunek

Azpeitiko Udalak Zabaltzen Sartu elkartearekin lankidetzan Arreta Soziosanitarioko ikastaroa eskaintzen du, herrian formazioa eskaintzeko duen konpromisoaren baitan. Urteak daramatza ikastaro hau eskaintzen erakunde publikoak eta udaberrian hasitako ikasleek dagoeneko bukatu dute ikastaroaren teoria zatia. 

Ikastaroa, zaintza lanetan aritzen diren eta ikastaroa egin nahi dutenei egokitutako ordutegian eskaini da Basazabal Formazio Zentroan. 70 orduko ikastaroa da eta dagoeneko ikastaroa egiten ari diren 15 lagunek bukatu dute teoriaren zatia. Orain praktiketan hasteko moduan dira. Ikastaroa amaitzean, Lanbidek homologatutako Zaintza lanetarako Arreta Soziosanitario ziurtagiria lortuko dute.