Itzulpen automatikoa / Machine translation

Artedramaren 'Miñan' lanak irabazi du aurtengo Ikusleen Saria

2024/11/25
Artedramaren 'Miñan' lanak irabazi du aurtengo Ikusleen Saria

Amaitu dira 42. Euskal Antzerki Topaketak, eta aurtengo Ikusleen Saria Artedramaren Miñan antzezlanarentzat izan da. Atzo, topaketen azken egunean, jaso zuten saria konpainiako ordezkariek, Aitor Larrañaga Kultura zinegotziaren eskutik. Segidan, Eromen taldearen Sorgin Baratza lana ikusteko aukera izan zen.


Gogoan geratzeko moduko hainbat une utzi dituzte aurtengo topaketek: Pedro Otaegik jasotako Txalo saria, erretiroa hartzear den Corrado Masacci txotxongilegileari egindako omenaldia, antzezlanek landutako gai sozialek eragindako gogoetak...