Itzulpen automatikoa / Machine translation

Arto tailerrean izen emateko epea zabalik da

2022/10/28
Arto tailerrean izen emateko epea zabalik da

Azaroaren 6an, 11:30etik 13:00etara, arto tailerra egingo da Ekoetxeak antolatzen dituen familia ekintzen baitan. Artoa izango da protagonista eta artaburuak aletzen, hirina egiten eta taloak egiten ikasiko dute parte hartzaileek. 

Saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, plazak mugatuak direlako. Horretarako info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera idatzi edo 943 81 24 48 telefono zenbakira dei daiteke.