Itzulpen automatikoa / Machine translation

Artzain-inudeen ekitaldian danborra jotzeko deialdia egin du udalak

2025/02/06
Artzain-inudeen ekitaldian danborra jotzeko deialdia egin du udalak

Gainean ditugu inauteriak, eta, azken urteotan egin duen bezala, aurten ere danborra jotzera gonbidatu nahi ditu herritarrak Azpeitiko Udalak. Martxoaren 2an aterako dira artzain-inudeak kalera, Elegante Egunean.


Urtetik urtera, indarra hartu du artzain-inudeen ekitaldiko danborradak. Aurrez, bi entsegu egingo dituzte parte hartu nahi dutenek: otsailaren 21ean (ostirala) eta otsailaren 27an (osteguna), 20:00etan, Itsasi euskal kultur taldearen egoitzan (Urola kalea, 6, behea). Bi pieza jo ohi dituzte ibilbidean barrena.

Danborradan atera nahi dutenek entseguetara joatea nahikoa dute, baina izena ematea ere komeni da, antolaketa lanak errazteko. Horretarako, Azpeitiko Udaleko Kultura Sailera deitu behar da: 943 157 068 telefonora deituta.

Horrez gain, Itsasiren figuranteen konpartsan irten nahi duten guztiak ere gonbidatuta daude parte hartzera. Horretarako, itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzi behar dute.