Asfaltatze eta konponketa lanak egingo dira herriko hainbat puntutan, bihartik aurrera
2019/04/02
Azpeitiko Udalak herriko hainbat kale konpondu eta asfaltatzeko lanak abiatuko ditu bihar; orretarako aurrez, lehiaketa publikoa egin du. Obrak bihar, eguraldiak laguntzen badu hasiko dira Ezkuztan.
Ezkuzta eta Madalena, Perdillegi, Juan XXIII, Garmendi, Matxinada kalea, Etxe-alai eta Aranagoikoa, Urbitarte eta Salbe eta Gerra txiki kaleak konponduko dira. Kale edo auzo bakoitzaren egoeraren arabera, konponketa lan desberdinak egingo dira; hala, kale osoa asfaltatuko da zenbaitetan, eta zatiak beste batzuetan.
Obrek, eguraldiak laguntzen badu, bi hilabete inguru iraungo dute. Asfaltos Urretxu enpresari 240.542,22€tan esleitu zaizkio obrak. Lanek irauten duten bitartean, trafikoan unean uneko neurriak eta aldaketak egingo dira.
