Itzulpen automatikoa / Machine translation

Aste Santuan ere, aspertzeko tarterik ez

2024/03/08
Aste Santuan ere, aspertzeko tarterik ez

Aurtengo Aste Santua gainean dugun honetan, Udal Gazteria Sailak hainbat jarduera antolatu ditu 5-12 urte arteko umeentzat nahiz 12-18 urte arteko gazteentzat.


Ludoteketako ekintzak (HH5-LH6) martxoaren 25ean, 26an eta 27an izango dira: martxoaren 25ean eta 27an, goiz ekintzak izango dira; martxoaren 27an, berriz, egun osoko irteera. Martxoaren 17ra arte egongo da izena emateko aukera, eta 15 euro ordaindu beharko da.

Izen-ematea online egitea gomendatzen da, baina, arazoak izanez gero, Gazte Informazio Bulegora jo daiteke: 943 15 71 60 zenbakira deitzea, gib@azpeitia.eus helbidera idaztea edo sindikatu zaharreko 1. solairuko bulegora joatea dira aukerak.

AsteSantukoekintzakGaztelekua

Gaztelekuari dagokionez (DBH1etik Batxi2ra), martxoaren 25ean irteera egingo dute, eta jarduera horren kostua 15 eurokoa izango da. Martxoaren 26an, arratsaldez, sukaldaritza saioa izango da, eta 2 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko. Azkenik, martxoaren 27an, goizez, taldekako herri kirolak egingo dituzte, eta 5 euro ordaindu beharko da taldeko. Izena emateko epea martxoaren 17an amaituko da.

• 5-12 urteko haurak. Ordainketa eta izen emate orria.
• 12-18 urteko nerabeak. Izen emate orria.