Itzulpen automatikoa / Machine translation

Asteartean, 19:00etan egingo da uztaileko plenoa

2019/06/28
Asteartean, 19:00etan egingo da uztaileko plenoa

Uztaileko ohiko bilkura egingo da asteartean, uztailak 2, 19:00etan hasita. Agintaldi berriko lan arduretarako banaketa eta izendapenak izango dira hizketagai.


1.- Udalbatzak 2019ko ekainaren 15ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Udalbatza Osoaren ohiko saioen aldizkakotasuna.

3.- Udal talde politikoen osaketaren, bere kideen eta bozeramaileen berri ematea.

4.- Informazio batzorde iraunkorrak sortu, eratu eta lehendakaria hautatu.

5.- Erakundeetan ordezkariak izendatzea.

6.- Hautetsien arduraldi erabateko nahiz partzialaren eta hauen ordainsarien araubidea.

7.- Udalean duten karguan aritzeagatik, udalbatzaren kideei eta udaleko talde politikoei ordainsari eta kalteordainak.

8.- Gobernu Batzarraren eraketaren, osaketaren eta Alkateordeen izendapenen berri ematea.

9.- 2018ko Azpeitiko Udaleko Kontu Orokorra onartzea.