Itzulpen automatikoa / Machine translation

Asteartean egingo dute azaroko ohiko udalbatzarra

2024/10/31
Asteartean egingo dute azaroko ohiko udalbatzarra

Asteartean, azaroak 5, azaroko ohiko udalbatzarra egingo dute udal hautetsiek, 19:00etatik aurrera. Besteak beste, azaroaren 25ean egiten den Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango dute hizpide.


GAI ZERRENDA

1. Udalbatzak 2024ko urriaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Inaziotar Bidea elkartearen sorrera eta estatutuak onartzea.

3.- Azpeitiko Udalaren beharretarako Leire Sarasua Odriozola zinegotziaren liberalizazioa %50ean.

4.- Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna.

5.- 2025. ekitaldirako taxi zerbitzuaren tarifak onartzea.

6.- Alkatetzak 2024ko urrian emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.