Asteartean egingo dute ekaineko ohiko udalbatzarra
2025/05/30
Ohi bezala, 19:00etan hasiko da, eta, besteak beste, Azpeitiko Adikzioen IV. Plana izango da bozkatuko duten puntuetako bat.
Gai zerrenda:
1.- Azpeitiko Adikzioen lV. Plana 2025-2029 onartzea.
2.- Azpeitiko ordenantza fiskalen aldaketa. Zehazki, zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoen ordenantza arautzaileari eta zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileari dagokiena.
3.- Alkatetzak 2025eko apirilean emandako ebazpenen berri ematea.
4. - Sexu Askapenaren Eguneko Nazioarteko Adierazpena.
5.-Galdera eta erreguak.
