Asteartean egingo dute iraileko ohiko udalbatzarra
2024/09/06
Abuztuko etenaldiaren ostean, irailaren 10ean izango da iraileko ohiko udalbatzarra. 19:00etan hasiko da. Besteak beste, Alde Zaharra 1 hirigintza-eremuaren hiri antolamendurako plan bereziari behin betiko onarpena ematea izango dute aztergai udal ordezkariek.
Gai zerrenda:
1. Udalbatzak 2024ko ekainaren 4an eta 2024ko uztailaren 2an egindako aktak onartzea.
2. Azpeitiko HAPOko Alde Zaharra 1. H.E. hirigintza-eremuaren hiri-antolamendurako plan bereziari behin betiko onarpena ematea.
3. Azpeitiko igerilekuan eskaintzen diren kirol-zerbitzuak kontratatzeko espedientea.
4. Azpeitiko Udalaren eta Azpeitia Berritzen SAren informazio segurtasuna bermatzeko politika onartzea eta segurtasun-antolaketa ezartzea.
5. Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde autonomoen eta udal enpresa publikoaren lanpoltsak kudeatzeko irizpideak onartzen duen erregelamenduaren hasierako onarpena.
6. Azpeitiko Euskara Patronatua desegiteko akordioa onartzea behin betiko izaeraz.
7. Azpeitiko Kirol Patronatua desegiteko akordioa onartzea behin betiko izaeraz.
8. 2024ko aurrekontuan onartutako 3. kreditu aldaketaren berri ematea.
9. Alkatetzak 2024ko ekainean eta uztailean emandako ebazpenen berri ematea.
10. Galdera eta erreguak.
