Asteartean egingo dute otsaileko ohiko udalbatzarra
2025/01/31
Otsaileko ohiko udalbatzarra otsailaren 4an egingo dute udal hautetsiek, ohi bezala, 19:00etan hasita. Besteak beste, Azpeitiko Udaleko lanpostu zerrenda landuko dute.
GAI ZERRENDA:
1.- Udalbatzak 2025eko urtarrilaren 14an egindako akta onartzea.
2.- Udalaren lanpostu zerrenda aldatzea.
3.- Azpeitiko Udaleko Udaltzaingoaren zerbitzuko agente plaza bat betetzeko hautaketa prozedura Zumaiako Udalaren gain uztea, kudeaketa gomendio bidez.
4.- Nuarbe auzoko 15 zenbakiaren azpian dagoen 123 m2ko lokala Nuarbeko Ibai Eder auzo elkarteari uztea.
5.- Alkatetzak 2024ko abenduan emandako ebazpenen berri ematea.
6.- Galdera eta erreguak.
