Asteartean izango da ekaineko ohiko udalbatzarra
2024/05/31
Asteartean, ekainak 4, ekaineko ohiko udalbatzarra egingo dute udal ordezkariek, 19:00etan hasita. Besteak beste, Biziberri programaren bidez eskaintzen diren etxebizitza tutelatuetako bizikidetza erregelamendua landuko dute.
Gai ordena:
- Udalbatzak 2024ko maiatzaren 7an egindako akta onartzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Azpeitiko Udalaren eta Azpeitia Berritzen Saren arteko lankidetza hitzarmena, informazio partikularrari eta espezializatuari eta herritarrei bitarteko elektronikoen erabileran laguntzeari buruzkoa, etxebizitza babestuen eta zuzkidura bizitokien eskatzaileen erregistroari lotutako hainbat prozedurari dagokienez.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoen ordenantza arautzailearen aldaketa: Azpeitiko adinekoentzako ostatu zerbitzua.
- Biziberri programaren baitan eskaintzen diren etxebizitza tutelatuetan bizikidetza erreglamendua onartzea.
- Alkatetzak 2024ko apirilean emandako ebazpenen berri ematea.
- Galdera eta erreguak
Udalbatzarraren aurretik, 18:30ean, Gobernu Batzordea izango da.
