Itzulpen automatikoa / Machine translation

Asteartean izango da urtarrileko ohiko udalbatzarra

2024/01/12
Asteartean izango da urtarrileko ohiko udalbatzarra

Urteko lehen ohiko udalbatzarra asteartean, urtarrilak 16, izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmena izango da puntuetako bat.


GAI ORDENA

1.- Udalbatzak 2023ko abenduaren 12an egindako akta onartzea.

2.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmena onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

3.- Buztinzuriko Errebalean eraiki diren udal-etxebizitza tasatuen behin betiko kalifikazioa.

4.- Alkatetzak 2023ko azaroan emandako ebazpenak onartzea.

5.- Buruzai proiektuaren inguruan Sañu Bizirik taldeak aurkeztutako udal mozioa.

6.- Galdera eta erreguak

 

Azpeitia Berritzen S.A.ren batzar orokorra ere izango da. Puntu hau landuko du.

1.- Azpeitia Berritzen S.A.ren urteko kontu-auditoretzako zerbitzuak kontratatzea (408K): kontratuaren esleipena.