Asteartetako azokako fruta postuak Betharramen jarriko dira
2020/05/02
Azken asteotan bezala prebentzio neurri guztiak bermatuz egingo da asteartetako azoka. Hala, baserritarren azokak Azoka plaza eta plaza hartuko ditu, eta kanpoan egon ohi diren fruta eta bestelako janari postuak Betharramentan izango dira datozen asteetan.
Asteartetik aurrera, azokara etorri ohi diren postu gehiago izango dira. Hala ere, aldaketa nabarmenak izango dira; baserritarren postuak orain artean bezala azoka plazan eta plazan izango dira eta fruta eta bestelako janarien postuak Betharrametan jarriko dira.
Betharrametan fruitu lehor, fruta, bakailu, patata, ezti eta bestelako jakien 10 postu izango dira asteartean.
BASERRITARREN POSTUAK ETA KOKAPENA
AZOKA PLAZA
Zumeta: barazkiak eta arrautzak
ondarre: barazkiak
zortziko eztia: eztia
basabe: sagarrak eta zukua
Otalastegi: barazkiak
Arrigain: gazta
Sakona: barazkiak, jogurtak, esnea eta kontserbak
Arreta: gazta
Etxearreta: barazkiak
Etxe txiki: barazkiak eta gazta
Atxumarri: gazta
Solaka: ogia eta madalenak
Akua barrena: gazta, esnea eta barazkiak
Agiñondo: ogia eta pastak
Txabarren: barazkiak
Garate berri: barazkiak
Egiño zahar: barazkiak
Aldazabal: barazkiak eta ogia
PLAZA
Konde: landareak
Santa kutz: lore eta landareak
Txanton: landareak
Berrosueta: barazkiak, landareak eta arrautzak
Enparan gain: barazkiak
Kurutzia: barazkiak
Beristain txapa: barazkiak eta arrautzak
