Asteazkenean irekiko da datorren irailean hasiko diren igerilekuko kirol jardueretan izena emateko epea
2019/06/24
Azpeitiko Udalaren kirol patronatuak prest du datorren ikasturteko kirol jardueren eskaintza. 2019/2020 ikasturteko berrikuntza nagusia, ikastaroak irailean hasiko dirala da, eta hori dela eta asteazkenean, ekainak 26 irekiko da izen emateko epea. Inskripzioa, ohi bezala igerilekuko harreran egin beharko da.
Irailean hasiko diren ekintzen zerrenda zabala da, eta jarduera aukeratzeko zalantzak dituztenentzat, doako saioak eskainiko dira (datorren astean):
DOAKO SAIO IREKIAK
ZUNBA-FITNESS
Eguna: uztailak 2
Ordua: 18:30
Helburua: Gihar-tonoa, erresistentzia eta koordinazioa lantzeaz gain, tentsio fisiko eta psikologikoak uxatzea du helburu.
INTENTSO-30´ (30 minutuko saioak)
Eguna: uztailak 2 eta uztailak 3
Ordua: 17:30
Helburua: Muskulu indar maximoa handitu, gaitasun aerobikoa landu, indar-erresistentzia garatu, gorputzaren tonua landu.
TOTAL TRAINNING
Eguna: uztailak 2
Ordua: 20:00
Helburua: Giharren indar eta erresistentziaren hobekuntza. Hezurren dentsitatea handitzea. Metabolismoa handitzea eta gantzak gutxitzea. Artikulazioen egonkortasuna hobetzea.
CORE
Eguna: uztailak 3
Ordua: 18:00
Helburua: Gorputz enborreko gihardura indartu, bizkarreko lesioak ekiditeko eta bide batez, gorputz jarrera egokia mantentzeko ohiturak barneratzea.
IKASTAROEN ESKAINTZA OSOA

