Asteazkenean, ura moztuko dute herriko zenbait kaletan
2023/10/02
Horniketa sarean egiten ari diren hobekuntza lanak egin ahal izateko, asteazkenean, urriak 4, ura moztuko dute herriko kale hauetan: Loiolako Inazio Etorbidean (1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17 zenbakiak), Arana kalean (1,2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 17, 19 zenbakiak) eta 1766ko Matxinada kalean (1 zenbakia).
14:30ean moztuko dute ura, eta lanak 17:30ean amaitzea aurreikusten da. Hala ere, iraupena ustezkoa da: pentsatu baino lehenago bukatuz gero, abisurik eman gabe bueltatuko da ura; lanak luzatzen badira, berriz, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango da informazioa. Mozketaren eraginez, presio jetsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio ere izan daitezke.
